Nicole Lougarot-en hipotesia.
IV. eta XII. menteen artean argitaratutako idazkiek Urtats-eko karrika itzuliak deskribatzen dituzte, zointan parte hartzaileek herritarrei urte berri on bat ospatzen zieten.
Elizak gaitzetsirik, talde horiek oreinez maskatutako gizon bat edo gehiagoz osaturik ziren, emaztez tindatu eta maskatutako beste batez eta atsoz jantzitako beste batez.
Hemen aurkezturik diren maskaradetakoak bezalako taldeak berantago agertuko dira, bi sailetan bereizten diren personaiek osaturik :
« ederrak » eta « itsusiak ».
Horietan bada bi bikote, hartz bat eta bere hezlea, Tziganoak, mediku bat, zaldi-gona bat eta zintzarriak dakarzten antzezle talde bat.
Gehienetan, emanaldi denboran personai baten hiltzea eta berpiztea antzezten dira, baita Buhamina baten erditzea.
Ainitzetan, talde horrek herri edo hirian zehar eske bira bat ere egiten dute.
Nicole Lougarot, webgune honen idazleak, da hipotesia hau aitzinatzen duena :
gaur egun edo lehenago herrialde askotan –Xiberoa barne- izan diren maskarada eta eske-bira askoren jatorriak Tziganoen bestetan aurki litzazkete eta populu horren ohitura, sinesmen edota trebetasun itxura litzazkete, Europaren punta batetik bestera duten antza esplikatuz.
Ber itxura eta ber personaiak dituzten maskaradak aurkitzen dira Tzigano populuaren parte bat mente batzu lehenago kokatu zen herrialdeetan.
Horrez gain, emanaldi horietan Tzigano personaiek garrantzi handia dute.