MASKARADAK - Xiberoko maskaradak
defilé "Le defilé"
© E. Heguiaphal

 

Xiberoko maskaradak


Xiberoa Euskal Herriko eskualde txipiena da, 13 500 biztanlerekin.

Gaur egun ere, urtero, Xiberoko herri bateko gazteek ihauteri aroan herriz herri erakutsiko duten maskarada bat prestatzen dute.
Ondoko urtean, beste herri batek du maskarada prestatzen.

Antzezleen taldea « gorriak » eta « beltzak » deitu ohi ditugun bi taldez osaturik da.
Erraiten da « gorriek » lekuko jendarte ona itxuratzen dutela, edo gutxienez bertako herritarrak.
« Beltzak » aldiz basa eta bihurriak dira, orden haundirik gabe ibiltzen dira ; herritik kanpotiarrak itxura litzazkete.
Bigarren multzo honetan ditugu Buhame edo Tziganoak aurkitzen.

barrikadak. "barrikadak"
© E. Heguiaphal



bralea " Bralea "
© E. Heguiaphal



Jauna anderea. "Jauna et anderea"
© E. Heguiaphal



Kauterak "Kauterak"
© E. Heguiaphal

 

Maskaraden edukia

Maskaraden eguna, kasik beti igandez, herri harreragileak antolatutako barrikadekin hasten da.



Batzarri zeremonia bat da :
antzezleen bidean zehar jan-edari mahainak ezarten dira.
Herri harreragileko dantzariak hasten dira, ondotik antzezle taldeko « txerrero »-ak barrikada hura gainditzen du, « beltzak » gibeletik dituela.

Eguerdi altean plazara heltzean, borobilean « jauziak » dantzatzen dira eta antzezleak bazkaltzera doaz, askotan herritarren etxeetara.

Arratsaldean, herriko plazan « ikusgarria » emaiten da, antzerki eta dantzaz osaturik :


  • « bralea » Jaun-Andereak buru eta Laborari-laborarisa bikotea buztan dituen katean emanik den dantza da, eskutik elgarri atxikiz. Ikusleetan neska gazteak dantzatzera gomitatzen dira. Dantza geldi eta irmo horren ondotik itxura konplexuak marraztuz « Entseinari » (bandera eramaile)-ak zuzentzen duen pasealdi bat bada : « karakoiltzea »
     
  • « Aitzindari »-ek dantza batzu emaiten dituzten, hala nola « godalet dantza » (basoaren dantza) eta « gabota »
     
  • « Zamaltzaina » ferratzen eta zikiratzen da
     
  • « Jauna »-ren ezpata zorrozten da eta bere bertza konpontzen
     
  • « Buhame »-ek ezpata dantza bat emaiten dute eta haien nausiak hitzaldi bat egiten du.

  • « Kauter »-ek ere dantzatzen dute eta bertzaren konpontzen saiatzen dira. Haien nausiak, bere langileen lanean ariarazteko erabiltzen duen azote batez armaturik, hitzaldi bat egiten du. Bukatzeko, « Pitxu » hiltzen da eta medikuaren laguntzarekin berpizten ere. Ikusgarri osoan, haien ofizioaren egiten ikusten diren personaiek haien lankideen aurka kexu direla antzezten dute, eta lankidea kanporatu ondoren « Pitxu »-ri deia luzatzen diote lanean laguntzeko. Antzelaria klun eta ziminokerietan trebe izanik, « Pitxu »-ren agerraldiak irringarriak izaten dira. Ez hori bakarrik : mihia eta izpiritua zorrotzak ditu bere nausi berriei erantzuteko.




Emanaldia « jauziak » dantzatuz bukatzen da, antzezle eta ikusleek batera emanik.
txerreroak. ""Txerreroak."
© E. Heguiaphal


gatuzaina "Gatuzaina"
© E. Heguiaphal


zamaltzaina "Zamaltzaina"
© E. Heguiaphal


entseinaria. ""Entseinari"
© E. Heguiaphal


kukuileroak. "küküileroak"
© E. Heguiaphal


Pitxu et  kerestua "Pitxü et kerestüa"
© E. Heguiaphal


buhameak "Buhameak"
© E. Heguiaphal


kabana "Kabana"
© E. Heguiaphal


bedezia. "Bedezia"."
© E. Heguiaphale

 

Personaiak



Personaiak bi taldeetan bereizi izanak, « gorri » « ederrak » alde batetik eta « beltz » « itsusiak » bestetik ikerlari batzuei pentsarazten die euskaraz « maskaradak » aipatzean plurala erabiltzea hortik datorrela.

« Gorriak »

Gorri  ala eder-en taldea « aitzindari »-ak (aitzinean direnak) deitutako 5 dantzarik eramanik da.
Dantzari horiek perlaz apaindutako bularraintzinekodun soineko bat janzten dute.
 
  • - « Txerreroa » lehena da. Zintzarriak gerrian, soineko gorri eta galtza beltzez jantzirik, dantzatzean bere ondokoer leku egiteko zaldi buztanez bukatzen den makil bat itzularazten du.
     
  • « Gatüzain » edo « Gatero »-ak « gatü » izeneko zurezko haixtur eta aliketa arteko tresna bat erabiltzen du. Soineko urdin eta galtza motz hori batez jantzirik da.
     
  • - « Zamaltzain » edo zaldi-gonak luma eta beirakiz apaindutako koro bat badu buru gainean. Gerriaren heinean zurezko koadro zabal batek parpailez bukatzen den gona atxikitzen dio, baita aitzinean altxatzen den zurezko zaldi buru bat ere. Esku batez zaldi buru hori atxikitzen eta biziarazten du, besteaz azote txiki bat atxikitzen duelarik. Soineko gorri eder bat eta galtza beltz batez jantzirik da.
  • - « Kantiniersa »-k gona gorri eta Napoleon-en armadetan zituztenen iduriko soineko urdin batez jantzirik da.
     
  • - « Entseinaria », beltzez jantzirik, lerroan azkena da. Airean bandera bat itzularazten du, besoa gora altxatuz. Berak du maskaradetako « bralea » (katean dantzatzen dena) eramaiten. Dantzari horiek prinzipiozko puntuak dantzatzen dituzte, xiberotar dantzariek frantses armadan 19. mendean ikasitako danses de caractčre-tarik jinik, lekuko dantzategiari egokiturik.


Dantzarien gibeletik agertzen dira :

  • - Jauna eta Anderea. Jaunak ditu jauntsi beltza, kapelu gora bat, auzapez zinta eta ezpata bat. Bere gona xuriarekin, Andereak ezteietako esposa itxuratzen du.
     
  • Laboraria eta Laborarisa edo Etxekanderea. Jauntsi beltza dute, leheneko baserritarrek bezala. Gizonak eskuan du makila bat eta emazteak aldiz zare bat.
     
  • Küküilero taldea, Küküla eta kukurusta dutenen taldea izan daiteke, parezka eta xuri/gorriz jantzirik diren haurrek osatua.
     
  • Marexalak edo zaldi ferrazaleak. Maskaradan Zamalzainaren ferratzeko jestua egiten dute, mailuak eta trukesak erabiliz.
     
  • Kerestuak edo zikirazaileak, Zamalzaina zikiratzen dute eta beltzen saldoan kokatzen dira.
     
  • Hartza, garai batean ez zen ikusten eta orai, zonbait aldiz, agertzen da.



Beltzak

Beltzen edo itsusien taldeko kideak dira ::

  • Xorrotxak, Jaunaren ezpata zorrozten dute kantatzez. Orai ofiziale xintxoen papera jokatzen dute, lan egin nahi ez duen langilearen eta nausiaren arteko tirabiran.
     
  • Buhameak eta bere gidariak, Buhame Jaunak, kondatzen ditu munduan zehar egin balentriak.
    Kolore hanitxetako jantziekin eta borladun bonetekin eta egurrezko ezpata lodi batekin dantza bat emaiten dute. Oihu hanitx eginez elgarren gainean metatuz finitzen dute beren jokoa.

     
  • Kauterak. Tzigano talde itxura dute, bereziki Rom Kaldera izenekoarena.

Haatik Xiberoan erraiten da auzo eskualdetik jinik diren jenteak direla. Beroki luze eta beltza, abere larru zatiz apaindua, txapel beltz eta bigun bat lumaz edo adarrez adelatua, bisaia beltzez tindatua, horrelako kauterek paper handia dute maskaradan, bereziki bi jokalditan :

  1. -lehenik, Kabana, kauter nausiak bere mintzaldian urtean harrera egiten duen herrian gertatu gauzen kondaketa ironikoa egiten duenean
  2. -eta gero, Pitxu hiltzen eta berpiztzen den jokoan, maskaradako memento herrikoiena.
     
  • Bedezia, Pitxuren artazalea da. Mantal xurian gurutze gorri batekin, Ustez Pitxuren sabeletik ateratzen ditu egiazko hesteak edo kabale ttipi hilak eta azkenean Pitxu berriz bizi da.

Jokolarien ibilaldia laguntzen du sonulari bikote batek : tabalaria et xirularia bere tuntunnarekin.
Horiek bakarrik izan ditaizke herritik kanpoko jokolariak





 

 


  ______   
^ Top ^