MASKARADAK - Beste maskaradak
Beste maskaradak eta eske itzuliak Hemen aurkezturik diren maskaradek Xiberokoen antza handia dute.
Segizioa bi personai taldek osatzen dute ; « ederrak » eta « itsusiak », horietan aurkitzen dira bi bikote, hartza eta bere erakuslea, tziganak, medikua, zamalzaina, joareak daramazten jokolariak.
Gehienetan, ikusgarrian, jokatzen dira personai baten hiltzea eta berpiztea eta buhame anderearen haur sortzea.
Hanitxetan ere segizioek egiten dute eske itzulia herrian bertan.
 
Roumanie.png
Errumanian

 Ipar Moldabian

Errumaniako Moldabian izan da Nicole Lougarot eta Suceava eskualdeko maskaradak ikusi ditu, bereziki Fantanele herrikoa.
Jokolari hanitxek Xiberokoen itxura dute : zamalzainak, bikoteak, medikua, tziganak (edo kauterak edo hartz erakuslea).
2000 km distantzian diren bi gertakarien berdintasunak kezkagarriak dira.  izeneko bere liburu ederrean, Yvonne de Sike-k besta desberdinak aurkezten ditu.



Erdiko Moldabian

Eguberriko besta da Darmanesti herrian, etxe guzietan garbiketa handia egiten da eta gero apainketa. Emazteek egiten dituzten jantziak, tzigano arotzek letoizko girgilak, gizonek soinu tresnak eta mozorroak.
Hamabi eguneko epe horretan, Darmanesti herriko gazteak mozorroturik dira eta bi taldetan ibiltzen dira karriketan:hartzarena eta ahuntzarena.
Familia bakoitzak harrera egin nahi du hartzari, berak egin bedeinkazioaren eskuratzeko.
Segizio hori atabalari batek laguntzen du, soinean du eskualdeko ohidurako jantzia, mukizapi bat gerrian loturik eta buruan lorez eta perlaz apaindutako 'kepi » bat.

Ondotik datoz « Herodes »-ak, gizon jantzien gainetik gona batekin eta ezpata bat eskuan, tanborin batekin eskea egiten duen hartz erakuslea, tindatzeko brozekin diren tzigano emazteak, « pope » bat, medikua, igarle emaztea.
Segizioan personaien herroka beti berdina da :
atabalak, « Herdoes »-ak, hartza, eta azkenik, itxsusiak mozorroturik. Itxura berdina du ahuntzaren taldeak bena bakarra da. Gelditzen denean ikusgarri bat emaiten da eta jokoetan tziganoak itxuratzen dira gehienik. Urteko lehen egunean, ahuntzak dantza egiten du eta itxuratzen du hiltzea eta berpiztea.
Grece.png
Grezian
Grezian

Makrinitsa herrian, Greziako Mont-Pelion eskualdean, ezkongabe gaztek antolatzen dute besta bat eta -Mai- izeneko heroia da bestaren erdigunea, xuriz bezti eta lorez apaindurik agertzen da.

Berak eramaiten duen taldean badira turk gudukariak, espos eta esposa, greziar soldadoak (gona labur xuri plegudunekin), tzigano bikotea, hartza eta bere tzigano erakuslea eta eskualdeko ohiduren jantziekin diren personaiak.

Segizioa herriko plazara heltzen da eta dantzan hasten da, orduan buhame emazte bat, haur sortzeko keinuekin, oihuz hasten da. Medikua heltzen da eta denbora berdintsuan, tzigano batek esposaren bahitzeko nahia agertzen du.
Kexu, esposak hiltzen du.... baina aski fite berpizten da, Mai-ren laguntzarekin.

Beste joko batean, tzigano erakusleak, medikua bezain poteretsu agertu nahian, berpizten du bere hartza. Ikusgarria bururatzean, jokolariak eskean ibiltzen dira eta beste herrietan ere agertzen dira, arraberritze mezu alegeraren zabaltzeko.
Besta honek folkloriko itxura izanagatik, joko eta personai zonbait ezagutzen ahal ditra.


 
Slovaquie.png
Eslobakian

Eslobakian

Mozorrotu jokolariak dira : bikote gaixki kidetuak, adineko bikotea haur egin beharretan, personai dobleak (gizonak garraiatzen emaztea edo alderantziz), tziganoa eta hartz erakuslea.
Hartza, ahuntza, zezena edo zaldi mozorroak dituzten jokolariak ere taldean dira...

Etxe bakoitzaren aitzinean hiltze eta berpizte joko bat antolatzen da. Bere jantzi zabal lastoz beterik dituen personai bat agertzen da orduan eta udaberria iragartzen du.

Mozorro egiteko materiala sinple da : lasto, ile, larru, jantzi zahar, kolore bizidun lepoko, mirail puska, joare, burua estaltzeko sagarroi larru eta marro adar, etab.
Pologne.png
Polonian

 Polonian

Binche herriko Ihaute Museoko agerkarian beste maskarada baten ezagutza egiten ahal da, hau Eguberriko eske moduan egiten da, Zywiec eskualdeko herri zonbaitetan.
Urte zahar eta urte berri arteko gauan, « Dziady » izeneko mozorrotu talde bat laborarien ikustera doa zorion agiantzen eskentzeko. Horien artean « Koniki » izeneko zamalzainek dute bestaren kargu naugusia eta dantzaren erdian lurrera erortzen dira eta gero berpizten.

Hartzak ere jauzika ari dira eta lurrean ihalozkan. Militar uniforme itxurako jantziekin diren zaldi mutilak edo « tziganoak » dira zamalzainen eta hartzen eramaile. Agertzen dira ere tzarperoak, mila koloretako zatiez egin jantziekin eta eskuan dituzte lastoz betetako untxiekin edo urde pixa maskuriekin kolpe emaiten dute sogiler ; klun jokoan ari dira. « Judio »-ek ere eskea egiten dute eta batzutan « judio emazte » batek ; basaki mozorroturik, hau sortze bat antzezten du. « dziechciorz » izeneko arotz batek egin ahalak egiten ditu zaldier ferra baten lotzeko.

Kedar-garbitzaileak, jantzi eta mozorro beltzekin, etxeetako teilatuetara igotzen dira eta neskak arrapatzen dituzte, begitarteak beltzez zikintzeko. Zywiec eskualdeko maskaradaren denboran beti bada jokolari bat Tziganen egon moldearen ihakindatzeko ; karta jokoetan, pataskan eta baserrietako gauzen lapurtzen ari den gizon talde batekin doa.
Erregularki, bi gizonezko bikotea ere agertzen da. Hanitx apaindurik den emaztea jantzi xuri batekin da eta jantzi beltza duen gizonak badu lore sorta bat botoi-zuloan.
Espagne.png
Españan

Castilla-y-Leon probintzian

Portugaletik hurran den Riofrio herrian, maskaradak « Los carochos » du izena eta personaiak hiru taldetan banatzen dira:
  • - « Debruak » edo «los carochos »-ak, haietan Debru Txipia eta eskuan zigazaga bat duen Debru Handia.
  • - « Itsuak , Gitanos edo Filandorros »-ak, horietan « Ehulea eta Gitanoa » bikotea, « El Molacillo » aitzindaria eta « Itsua», zakuez egin jantziarekin.
  • - « Ederrak », horietan Galanta, Anderea eta ñiñia ; tanboril jokolaria eta ameslaria Personai horiek antolatzen dituzten jokoetan herritarrak sartzen dituzte.



Batean Itsua hiltzen da eta berpizten. Gitanoak nigar egiten du bere aitonaren hiltzeaz eta « Molacillo »-k anaitzat hartzen du.
Juan Francisco Blanco Gonzalez-ek pentsatzen du Itsua eta Molacillo ez direla beharrez personai tziganoak.
Hemen jokolarien arteko elgarrizketa inprobisatuak azpimarratzen ditugu.

Kantabrian

Molledo eskualdean ihautea berriz sortu dute. Jadanik desagertua zen baina 1980 hamarkadan berriz antolatu da eta arrakasta handia lortu ere, bereziki Silio herrian.

Goizean « marra » izeneko zeremonia bat bada.
Hor personai nagusiak ikusten ahal dira : ezkondu bikotea, joaredunak edo « Zamarracos » (burugainean badute txapel koniko bat, Itureneko joaldunen antzekoa), kolore hanitxetako xingolekin apaindutako tzarperoak, joko batean hiltzen den hartza eta bere erakuslea eta tziganoak.
Emazte bat, « Haurduna », medikuaren laguntzarekin haur baten sortzen ari da, oihu handiak eginez (adineko jendeak dio lehen gitano emaztea zela, baina orai ez da horrela agertzen).

Kataluñan

Valles eskualdeko segizioek « Colles » izena dute eta emaiten dute « Gitanoen Ball » izeneko dantza.
1930 hamarkadan Violet Alford-ek honela deskribatzen ditu : baserriz baserriko itzuliarekin hasten da.
« Ohidurari jarraikiz » azak ebasten dituzte « Debru »-ek. Herriko plazara heltzean, « Debru »-ek beren sardekin zilo bat egiten dute plazaren erdian, han dantzaren emaiteko eskubidearen bermatzeko.

Katalandar « Colles » izenekoetan ikusten dira espos-esposa, hogei bat dantzari, « bolant » izeneko bi dantzari, herriko hautetsietaz asmatu bertsoen kantaria, adineko gizon-emaztea ñiñia besoan, Moroz mozorrotutako kapitaina zaldi baten edo astoa baten gainean eta « Gibeleko esposa »-k bere bikote lagunarekin egiten du segizio buztana.

Leheneko « Colles » delakoetaz Violet Alford-ek egiten duen oharra : « Garai batez gizonek bazuten gona txiki eta xuria, uzta-biltzaileen txapel zabala eta lepoko mehe bat gitanoen itxuraren hartzeko.

1767an, omen, bazituzten xingolak eta zangoetan girgilak, baita ere atzeman ahal izan zituzten edergailu ederrenak. Orai, itxurazko katalandar nazionalistek bezala, eskualdeko jantzia ezarten dute eta gitano egiteko lepokoa ere bai. » « Gitanoen Ball » delakoaz artikulua.

Italie.png
Italian

 Avellino

Eskualdean Piazza de Pandola-n segizioa emazte haurdun batek eramaiten du, « Zingara » izena du.
Bere ondotik lorez apaindutako arku bat duten dantzariak (euskal « arku dantza »-ren itxurakoak).

Ikusgarriko joko batean, eskontza galdera batek personai desberdinak azalera ekarten ditu : aita jeloskorra, ama, alaba eta ezkongeia, medikua bestalde.
Hartza eta tzigano taldea « Gli zingari » ere agertzen dira.
Belgique.png
Walonian

Walonian

Malmédy herrian « « Cwarmé » izeneko ihaute ohidura azkarra badago eta personai nagusiak hauek dira : zigizagak eskuan dituzten « Haguetes »-ak, pala handi bat eramaten duen « Trouv'le », joare bat astintzen duen « Grosse-police »-a eta « Djoupsènes » izenekoak, walondiarrez buhame ed tzigano erran nahi du.

Horiek deskribatuak ditu Leon Marquet-ek idatzi « Haguète et Hape-tchâr » liburuan. 1859 urtean polizaren ordenantza batek debekatzen du personai horien agertzea, « askotan joko lizunak » egiten dituztelakoan. Emaztez jantzitako gizon gazteak dira jokoan, nesken ondotik doaz musu emaiteko, etxetan sartzen dira xingar, lukainka edo urdazpi ebasteko...

Gaur egun personai horiek zuhurtze asko irabazi dute non ez diren gehiago aipatzen ere...

 


  ______   
^ Top ^