ZOOM SUR... - Tziganoen rolak
Maskarada hanitxetan azaltzen dira Tziganoak edo Buhameak, gehienetan itxuratzen edo mozorrotzen dira kolore hanitxetako jantziekin eta begitartea belzturik.

 

 


Buhameak 

Buhameak



kauterak. 

Kauterak.



 
Xiberoan Buhameak baizik ez dira Tzigano bezala ikusiak.
Eta orano ! Oraiko maskaraden antolazaletarik gehiengoak uste du Buhameak gizarteko klase bat direla eta ez populu bat.
Euskal Herriko buhameen historia guti ezagutzen du eskualdeko gizarteak.
Kauterak ere populu horretako personaiak dira, «Rom Kalderas », baina hemen auzoko departamendu batetik etorritakoak bezala ikusiak dira.

Bi talde horiek itxuratzen dira manera barregari eta batzutan mespretxagarri batez:
alferrak, mozkorrak, kaskarrak, bata bestearen gainean ihaloskatzen ari direnak... sogileen gozamen eta irri emaile.
Buhamer eta Kauterer ezagutzen zaien kalitate bakarra : goratik mintzatzea eta ihardokitze zorrotza.

Plazan Buhameen aurkezteko bertsoa :

"Buhame debrü horik lanik egin gabe, arraza debrü hori bizi dirade"

"Aberatsik horregatik ez da nihur ere, aldiz sortüak oro ohoinak dirade"

Gero Buhame jaunak zabaltzen du bere mintzaldia, urtero aldatzen dena baina betiko geien inguruan :

"Buhameak bidaiatzen dira, mozkortzen, lapurketan ari..."

Kauter eta Buhameek osotzen dute « beltzen » taldea, horiek dira « arrotzak », « itsusiak », etab Lehenago, Xiberoko Buhame anderearen tokia kantiniersak hartu baino lehen, segizioan « bertako »-en aldean, Zamalzainaren ondoan, joaten zen Buhame anderea.




Djoupsène 

Djoupsene en Belgique



Caldarari moldavie roumaine 

Caldarari moldavie roumaine



Tsigane montreur d'ours

Tsigane montreur d'ours


 

Avellino eskualdean, ihauteko segizioaren aitzinean doa Tzigano emazte haurdun bat. Hitzetan hau bazter utzirik, antolazalek gehiago aipatzen dute beste jokolariek egiten duten dantza berezia loredun uztaiekin.

Grezian, erdiko plazara heltzen da taldea eta dantza batean abiatzen dira, eta orduan oihuz hasten da Tzigano emazte bat, haur sortzeko keinuak eginez. Medikua heltzen da eta ber denboran Tzigano batek andere esposaren bahitzera abiatzen da. Jaun esposak, kexu, hiltzen du baina berpizten da « Mai »-ari esker. Beste joko batean, Tziganoa eta medikua lehian dira hartzari berriz biziarat ekartzeko.

Walonian, 1859an « Djoupsènes » izeneko personaiak (Buhame edo Tzigano) debekatuak izan ziren « joko lizunak » erakusten zituztelakoan. Emaztez jantzitako gizon gazteak ziren jokoan eta musu emaiteko harrapatzen zituzten neskak edo urdazpi eta lukainka lapurtzeko sartzen ziren etxetan... Orai, xuriz jantzirik dira eta hain dira xintxo non ez den inor haien presentziaz ohartzen ere.

Errumaniako Moldabian, familiek egurukitzen dute hartza eta bere erakuslearen segizioa, aberearen « beindikazioa »-ren eskuratu nahian. Segizio hori laguntzen du atabalari batek, mokanes bat gerrian, lorez eta perlaz apaindutako txapelot bat buruaren gainean. Bere gibeletik datoz « Herodes »-ak, gizon jantzien gainetik gona bat eta eskuan ezpata bat duten dantzariak ; gero hartz erakuslea eta honek eskea egiten du pandereta batekin ; tindatzeko brozarekin tzigano emazteak, pope bat, igarle emaztea eta medikua. Ahuntzaren segizioa berdintsu da baina bakarra da. Geldiune bakoitzean, jokolariek ikusgarri bat agertzen dute eta jokoetan gehienik agertzen dira tzigano personaiak. Urtatsez ahuntzak dantza egiten du eta itxuratzen hiltzea eta berpiztea.

Errumaniako Moldabian, beren dantzaren laguntzeko, Kaldarari edo kauterek kantu bat emaiten dute, hitz aski arruntekin et gero notablei perediku bat eskentzen dute. Horien artean ezagutzen ahal dira Xiberoko Jauna eta Anderea personaien idurikoak. Beste tziganorik ikusten ahal da hartz erakusletan eta jantziak dituzte Xiberoko buhameen idurikoak.

Poloniako Zywiec eskualdean, « Dziady »-ak agertzen dira laborarien etxe aurrean zorionen eskentzera. Horietan, zaldi gonadunak, « Koniki » izenekoak, dantzaren jokolari nagusiak dira eta honen une gorenean, lurrera erortzen dira eta gero berpizten. Hartzak saltokan eta lurrean ihalozkan ari dira. Zaldi txiki eta hartzen eramaile dira Tziganoak, militar uniforme itxurako jantziekin. Beti bada Tziganoen egin moldearen ihakina egiten duen emazte bat, karta jokoan ari den gizon talde baten ondoan, hauek beti tirabiran eta laborari etxetan atzaman dezaketen guziaren lapurtzen.

Errumaniako Moldabian edo Polonian, bi aldetan aurkitzen dira Tziganoak, « Ederren » aldean eta « Itxusien » aldean edo ikerlariek dioten bezala, lekukoen aldean eta arrotzen aldean.

Kataluñan Xiberoko maskaradari hurbilenik den ikusgarria « Tziganoen Ball » deitzen da.

Violet Alford-ek bere « Colles d'antan » lanean dio :
Garai batean gizonek bazuten gona xuri txiki bat, uztabiltzaileen txapel handia eta lepoko bat Tziganoen itxura hartzeko . 1767 urtean, zangoetan loturik zituzten girgilak eta xingolak eta edergailu ederrenak ere bai soinean. Orai, katalandar nazionalista xintxo izanki, tradizioko jantzia daramate baina Tzigano izateko lepokoa ere badute. »
Irudikapen horretaz oharrak
Bernard Solet-ek idatzi « Gitans, Tsiganes, manouches ? » liburuan, parrafo batek gogora ekartzen dizkigu kasurik egiten ez deiegun Tzigano irudikapenak :

-Orne eskualdeko segizio batean, loredun karroak, majoreta neskak et musika:
Karro batek tziganoen karabana itxuratzen du , mutil gaztea oilo ebasle, kaidera konponzalea, ardo litroa hustua duen gizon mozkorra eta haurdun duen emaztearen joiten ari -

Publikoak gogotik irri egiten du eta karabana txalotzen...

« Badu bost ehun urte ziminoak bezala aurkezten gaituztela, -dio tzigano poeta eta idazle den Mateo Maximoff-ek- Aski da ! »

Xiberoko maskaradetan Buhameen eta Kauteren irudikapenak arazo berdintsua sortzen du.
XXI. mendean gure herriko plazetan aurkezten diren manerak oroitarazten ditu nola egiazko Buhameak aurkezturik ziren manerak Euskal Herrian XIX. mendean.
Beste maskaradetan (bereziki Europa ekialdean) egoera berdina da.

 


  ______   
^ Top ^