MASKARADAK - Maskaraden jatorriak

Nicole Lougarot-en hipotesia.


IV. eta XII. menteen artean argitaratutako idazkiek Urtats-eko karrika itzuliak deskribatzen dituzte, zointan parte hartzaileek herritarrei urte berri on bat ospatzen zieten.
Elizak gaitzetsirik, talde horiek oreinez maskatutako gizon bat edo gehiagoz osaturik ziren, emaztez tindatu eta maskatutako beste batez eta atsoz jantzitako beste batez.

Hemen aurkezturik diren maskaradetakoak bezalako taldeak berantago agertuko dira, bi sailetan bereizten diren personaiek osaturik : « ederrak » eta « itsusiak ». Horietan bada bi bikote, hartz bat eta bere hezlea, Tziganoak, mediku bat, zaldi-gona bat eta zintzarriak dakarzten antzezle talde bat. Gehienetan, emanaldi denboran personai baten hiltzea eta berpiztea antzezten dira, baita Buhamina baten erditzea. Ainitzetan, talde horrek herri edo hirian zehar eske bira bat ere egiten dute.

Nicole Lougarot, webgune honen idazleak, da hipotesia hau aitzinatzen duena :
gaur egun edo lehenago herrialde askotan –Xiberoa barne- izan diren maskarada eta eske-bira askoren jatorriak Tziganoen bestetan aurki litzazkete eta populu horren ohitura, sinesmen edota trebetasun itxura litzazkete, Europaren punta batetik bestera duten antza esplikatuz.

Ber itxura eta ber personaiak dituzten maskaradak aurkitzen dira Tzigano populuaren parte bat mente batzu lehenago kokatu zen herrialdeetan.
Horrez gain, emanaldi horietan Tzigano personaiek garrantzi handia dute.




Beste ikerlarien hipotesiak


Ikerlari askok maskaraden ohitura indo-europear baserritarren kulto zahar bati lotzen dute : karrika itzuli horren bidez urte berria ospatzen da, espiritu txarrak hurruntzen dira, eritasunak haizatzen, neguaren bukaera manatzen eta natura iratzartzen laguntzen. Beste batzuek tradizio horiei Antzinateko Greziako dionisiar zeremoniekin harreman bat aurkitzen diete, arbaso zenduen arimak bizidunen bisitatzera heldu zirelarik.

Beste batzuek oraino Antzinateko Erromako bestekin konparatzen dituzte. Hala nola:

  • Bacchanalak Bacchus, arno eta gehiegikeriaren jainkoaren omenezko iluneko besta orgiakoak.

  • Saturnalak Saturne-n omenez, abenduan, dena ahalegintzen den besta, esklaboek itxurazko askatasunean bizitzen ahal diren besta.

  • Luperkalak urteko purifikazio besta, otsailaren 15an ospatzen zena, emazteen joritasuna segurtatzeko.



Batzutan, maskaraden jatorriaren azaltzeko Xamanismoa aipatzen da, lehenik Asiako xaman-ek (azti eta sendatzaile) biziarazten duten ohitura, trebetasun magiko eta erlijioso multzo hori, beste kontinenteetako jendarte primitiboetan zabaldu dena.
Europa osoan ikus daitekeen maskaraden arteko antza, leheneko europar baserritar kultur ondare amankomun baten bidez esplikatzen da gehienetan, urtea zeremonia, errito eta besta paganoen erritmoan aitzinatzen zelarik oraindik.

 

 


  ______   
^ Top ^