MASKARADAK - Zer dira maskaradak
zamal saut.jpg  


Maskarada deitutako « maska ateraldiak » antzezle maskatu batzuek kantatuz eta dantzatuz ospatzen dituzten bestak dira.

Herrialdeen arabera urteko une desberdinetan ospatzen dira.
Prinzipioz abendu hastapena eta maiatzaren 1aren artean gertatzen dira. Ainitzetan abenduaren 25tik urtarrilaren 6era doazen hamabi eguner loturik dira, ez bada Ihauteriari, Garizuma aitzin doan aldiari (urtarrilaren 6ko Epifania-tik aldakorra den Hautsen asteazkenera), zoinetan aurkitzen diren « egun gizenak » (igande, astelehen eta astearte gizenak).


Maskarada eta eske biren bereiztea zaila zaigu. Herri edo herrialde batzuetan bat egiten dute, besteetan –Xiberoan lehenago, adibidez, gaur egun eske birak desagertu baitira- bi emanaldi desberdin dira, personai amankomunak ukanik ere.


Hala ere, honela desberdintzen ahal gintuzke :
maskaradetako antzezleek herriaren itzulia egin eta herritarren etxeetan gelditu ondoren herriko plazan ikusgarri bat emaiten dute ; eske biretakoek aldiz diru, janari eta edaria biltzen dute ondotik haien artean apairu baten egiteko.

Bietan antzezle eta herritarren artean trukatze bat bada, antzezleek herritarrei dantza eta antzerkitxoak eskainiz, besteek haien eskertzeko jan-edariak eskainiz.

 

 


  ______   
^ Top ^