ZOOM SUR... - Pintzazaina
Pintzazaina Xiberoan « gatüzain » izena du eta luzatzen ahal den pintza batekin dabil, maskarada hanitxetan bai eta eske inguruetan atxemaiten da.
Batzutan pintzaren puntan zaldi edo suge baten burua edo izar bat ikusten da

Nicole Lougarot-ek uste du gatuzainaren iturburua tziganoa dela .
« Haguète et Hape-tchâr » liburuan, Leon Marquet-ek luzatzen den pintzaren Europako itzuli bat proposatzen du.
Bere sortzeko egin beharrak ustekeria hanitx altxatu du : zelauetik urdazpi eta odolkien kentzeko... lepradunen hazteko... ohoinen harrapatzeko...
Ihauteko euskal ohiduretan berezitua den Thierry Truffaut-ek gatuzaina « Arlequin »-ekin alderatzen du (ikus SuAziak maskaradetaz egin liburuxka).

Gevenboch-en margo batean ikusten da « Arlequin » pintza luze batekin. Beraz ihauteko personaiak « Commedia dell'arte » delakoan du iturburua ?
Ikerlari batzuen iritzia da baina bere« Histoire du théâtre dessinée » liburuan, André Degaine-k dio justo kontrakoa : 1550-an sortu zen arte hori eta bere inspirazio nagusiak ziren mozorro herrikoiak eta ihauteriak...

 






 
gatuzain-poupée.jpg

Gatüzain en Soule


Carnaval Malmedy

Carnaval Malmedy


diablo pince.jpg

Diablo région de Zamora


elzach3.jpg

Les schuttigs d'Elzach.


Xiberoan «gatüa» erabiltzen du «gatüzainak» edo «gatteroak», bost aitzinadarietako dantzariak.
Bere tresna ez du orai beste jokolarien kitzikatzeko edo nesken harrotzeko edo gauzen harrapatzeko erabiltzen, baina behar bada lehen egiten zuen . 

Lehenago haatik egiten zuen :
J. D. J. Sallaberryk aurkezten du « bere jantzi xurian, kolore guzietako confettiz apaindurik iduri »
Gainera, Maskarada denbora guzian jolasten da, guzieri jukutria eginez, aktoreeri zein ikusleeri »


Sizilian eta Italiako iparrealdean « scaletta » izena du.

Avellino eskualdeko Serinoko maskaradako kide bat da.
Farandola luze batean dira txapel lilidun eta mila koloretako xingoladun personaiak eta horietako batek « scaletta » erabiltzen du batzutan.
Eskualde horretako maskaradetako parte batzuk Xiberoko maskaradekoekin antza handia dute.
Piazza de Pandola-ko dantzari batek « scaletta » bat badu eskuetan.



Belgikako Malmedy-ko ihautetan, « haguetes » delakoek erabiltzen dute hala nola Valoniako beste ihauteriek ere .


Españako Zamora eskualdeko ihauterietan, « diablos » delakoek erabiltzen dute sogilen zango sagarren tinkatzeko.


Alemaniako Elzach aldean, « schuttigs » delakoek erabiltzen dute berdintsu










 

 


  ______   
^ Top ^