ZOOM SUR... - Zaldi gonaduna

Zaldi itxura duen zurrez eta oihalez egin traste bat duen personaia da zaldi gonaduna. Urtean agertzeko unea aldatzen da herrien arabera. Ateratzen da bakarrik edo taldean, maskaradetan edo Besta Berriko segizioetan. Gehienetan, Xiberoko maskaradako personai eta joko berdintsuetan ibiltzen da.

Zaldi gonadunaren iturburua tziganoa dela uste du Nicole Lougarot-ek* . Antigualeko idatzietan ez da aipatzen baina ikerlari batzuk Zentauroarekin lotzen dute, nahiz eta desberdina izan, honek beherea zaldiarena eta goia gizonarena dituelarik.

1873an sorturik den Arnold Van Gennep etnografo eta folkloristak hipotesia bat aitzinatzen du, hala nola noble zaldunen torneoen herrikoi parodia batean sortu dela zaldi gonaduna. Izan liteike « Europa mendebaleko sorkuntza bat, Erdi Aro finitzean eta Errenazimento hastapenetan, ez lehenago eta ez bestetan. »

Beste ikerlari batzuk debrua itxuratzen duen giza-personaia izan liteike, izadiaren edo neguaren ezpiritua, udaberriaren etortzearekin ihes egiten duena.

Probentzia aldean René erregeari emaiten zaio honen asmatzea, honek XV. Mende erdialdean, Besta Berriko segizio handi eta jantziduna antolatu zuen.

Montpellier hirian kondatzen da orano « Xibalet »-en iturburua Aragoiko Pierra delakoaren leiendan dela . Baina hipotesia hau 1842an baztertua izan zen.

Kataluñan « Cavallets » delakoen ezpata dantzak Turko edo Moroen eta Kiristien arteko guduka itxura lezake.

Sant-Feliu-de-Pallerols eskualdean leienda bat kondatzen da eta hor herritarrek etsaiari beldurra sartu zioten, erakutsiz zaldi gonadunez osatu armada handia. Geroztik urtero bitoria famatu horren ospatzeko gertakaria antolatzen da.

Claude Achard, Languedoc-eko ikerlariak katalandar iturburua lehenesten du eta frantziar historialaria den Jean Claude Schmitt-en hipotesia bermatzen du : 1250 inguruan eta Perpignan ondoko Elne diosesan ageru zen lehen zaldi gonaduna, gero Valentzian ere (1269an), Barzelonan (1424an), Napolesen (1443an) eta Romans-en (1479an).
 


zamalzain poupée.jpg Zamalzain

zaldiko lanz.  Nafarrako Lantz-en Zaldiko

zaldiko maldiko . zaldiko maldiko
 

Xiberoko Zamalzaina maskaradako personai famatuena da.
Jantzi eta apaindurak ederrak dira eta erabiltzalea dantzari trebe eta indartsua da.
Jokoetan Zamalzaina ferratzen eta zirikatzen da.



Nafarrako Lantz-en « Zaldiko » agertzen da Ihaute egunean, « Txatxo »-ez lagundurik, (hauek dira gizonak, emazte jantzi koloretsuekin),
baita « Miel Otxin » erraldoia eta « Ziripotz » (lastoz betetako zakuez jantzirik den alimaleko personaia).
« Ziripotz »eri estropo eginaraztea da « Zaldiko »-ren joko nagusia.
Gibeletik datoz « Zaldiko » ferratzen duten « Perratzaile »-ak.




Iruneako « Zaldiko-maldiko »
XV. Mendeko esku idatzi batean ikusten da Pan-en xirula jotzen.





 





chivau frus provence.  Chivau frus de provence



La bidoche Sarthe.    La bidoche de Sarthe




Cheval Mallet   Le Cheval Mallet Loire-Atlantique




sot de douai.   Le Sot de Douai
 

Hautes-Alpes-ko Orpierre herriko « cheval frusc ».
1913-ko segizioan, aurretik zuen « Arlequin » personaia eta honek zurrezko ezpatarekin mehatxatzen zuen eta gibeletik ziruen orgazainak beren azotekin. Ba zen ere maskadun andana bat tratulant eta saltzale itxurekin.
« cheval frusc » delakoa erorten eta zauritzen zenean, marexala hurbiltzen zen ferratzera eta ferra ezarri orduko zaldia ostikoka hasten zen.

Bourbonnais eskualdeko Montluçon herrian, 1819a arte, urtero Inglesen kontrako porrot bat ospatzen zen Mendekoste egunean .
Ezpata dantza bat ematen zen, Kataluñako toki batzuetako berdintsua.
Queyras eskualdean, XIX. mendean, zaldi gonadunek laguntzen zituzten etxez etxez ibiltzen ziren maskadun taldeak.

Probentza eskualdeko « chevaux frus » -a. XVII. mendean, zaldi gonadunak txapel gris bat, luma eta kokardekin eramaten zuen, baita ere jantzi xuriak, mila koloretako xingolekin apaindurik lepoa et besoak, eta espaldetan urrezko galonak.

Hérault eta Aude eskualdean « chibalet »-a, girgilekin, olo emailetik hurbiltzen edo alde egiten ari da beti eta berekin du zaldi buztan bat, « moscal »-a, eramaiten duen mutila.
Beste bi personaiek segitzen dute : batak du broza eta ile garbitzekoa, besteak aldiz ferratzeko mailua eta trukesak.
« Atorraren bralea » baino lehen, bostek emaiten dute « chibalet » dantza.

Vallespir eskualdean, Arles-sur-Tech herrian eta Kanderailu egunean, zaldi gonadunek parte hartzen dute « hartzaren ihizean ».



Hautes Pyrenées eskualdean eta Luz herrian zegoen zaldi gonaduna aipatzen du Violet Alford-ek.

Sarthe eskualdean, ihaute asteartez, « zaldi gonadunaren dantza » emaiten zuen.
Aitzinetik zuen olo emailea eta gibeletik gorotz biltzailea.
Eskopeta tiro batekin « tripa handi » hiltzen zen, dantza ere finitzen zen. Horrelako personaia Normandian ere ikusi izan da.

Loire Atlantique eskualdean, Retz aldean, « Mallet zaldia » edo « Merlette » ezagutzen da.
Mendekoste egunean agertzen da, lagun dituelarik bi ezpatadun eta makiladun bat.
Makila ferratua duenak, usaiako dantzatik landa, « eskandaluen kantua » emaiten zuen, herrian gertatu ixtoria itsusi edo errigingarriekin.

Lille-ko « Sot » personaia, mihimenezko zaldi batean sartua aipatzen da 1269-ko segizio batean baina egiazko zaldi baten gainean jarria. Douai herriko kanoilarien « sot » delakoa XVIII. mendean aipaturik da, bere girgiladun bonetarekin.

 


 Cavallets Katalunia Cavallets Katalunia

Cavallets à mallorque  Les cavallets de Mallorque


Cavallets mallorca Autrefois à Mallorque


Cavallets Pollença.  Les cavallets de Pollença
 

Kataluñan Malgrat de Mar herrian « cavallets » delakoak hiru marexalez lagündurik.
Marexalak « cavalets »-en atzetik korrika eta hauek jendeen atzetik korrika...
« cavalets » bat harrapatu orduko, lurrean jarria zen eta ferratze saioak gora behera hanitx ba zituen.



San Feliu de Guixols herrian, « cavallet »-en lagun zen kuxinez inguratutako personai bat eta honek nesker buruz ote adar bat zuzentzen zuen.
Neska batek begitartean ote zarrasta bat biltzen bazuen, urtean bertan ezkontzekoa zen.


« Cronico de Mascaro » idatzian jakiten da 1397ko maiatzaren 27an Aragoiko errege berria, Martin Humanoa, jin zela Barzelonara bere lehen bisitaren egitera eta bertako kotoi iruleek eskendu zioten zaldi mozorrotuen segizioa.
Folkloristek katalandar « cavallets »-en lehen agerraldia ikusten dute hor.


Mallorcan, « cavallets »-ak herri hanitxetan baziren.



Pollenca herrian eta Sebastian egunean, bi agertzen zen, eta haiekin « estandart » izeneko banderazaina.
Auprès d'eux : un porte- drapeau appelé « Estandart ».


Felanitx herrian eta agorrilan, « andere » batez lagundurik, herriko karriketan ibiltzen ziren.

caballe bielsa carlos gonzalez ximenez. Caballe de Bielsa

Chinchin de Mons Chichins de Mons

Sailor's horse. Sailor’s Horse du Minehead

caiuti moldavie roumaine    Le Caiuti en Moldavie

Kacchi-Ghodi-Rajasthan Kachhi Ghori au Rajasthan

Sur échasses sud de la Chine.jpg     Au sud de la Chine
 

Bielsa herrian (Aragon.) Ihautez zaldi gonaduna agertzen da.


Belgikan, zaldi gonadun hanitx bada, gure heinekoak edo erraldoiak, flamandarrez « Huppel-paardjes » izendatuak dira eta Mons herrian « Chinchins ».

Dendermonde herrian, « Knaptanden »-ak dira, ahoa mugikor eta eskuan xerri pixontziarekin.
Lehen aldikoz aipatzen dira 1571-an « chevaux-godins » delakoak, segizioko mihimenezko erraldoien kide.
Walonia aldean hanitx erabiliak ziren, bereziki segizioaren ordenaren zaintzeko eta ber denboran sogilen enganatzeko beren ustegabeko mugimenduekin.


Bretaina Handian, « Hobby horses » familian, nabaritzen da Minehead-eko « sailor's horse », maiatzaren 1ean agertzen da, soinulariez lagundurik eta eske dabil karriketan.
Padstown herrian « Obby oss » ateratzen da maiatzean udaren heltzearen ospatzeko.


Portugalen, 1579-ko Braga-ko segizioan ziren « cavalinhos fuscos »-ak orai desagertuak dira.


Bohemia herrian bikote batek zaldi gonadun bat etxez etxe eskentzen du, saldu nahian, Bere aparteko kalitateen harrotzeko umorezko salmenta argumentuak erabiltzen ditu.


Ipar Errumaniako Moldabian, « caiut »-ak maskaradetan parte hartzen du.


Polonian, « Koniki » deitzen da zaldi gonaduna eta Austriako Vienan bere izatea aipatzen da 1571an.

Brasilen, « cavalinho » deiturik da.

Indiako Keralan bada omen eta Rajasthan-en ezpata dantza bat emaiten du « Kachhi Ghori » delako batek.
Dantzariak kolpeka mugitzen dira, guduka bat itxuratzen da et hor entzuten diren kantuen bertako heroien ipuinak kondatzen dituzte.


Xina hegoaldean ere omen da, makila batzuen gainean.

 

 


  ______   
^ Top ^