BUHAMEAK - Euskal Herrian
XV. mendetik aitzina Euskal Herrian gaindi ibili dira ehun kidetako Tzigano taldeak, Kapitain edo Kunde batek eramanik.
Horien lehen aztarnak ikusten dira Nabarrako Irunean 1435an eta 1483an Baionako herriko diruzainak urrezko eskutu batzu emaiten ditu « Bohemien Kundea »-ri. Ibilkari diren konpainia horien lanetan bada dantza, musika, abereen tratua eta arotzaren trebezia ; eta herriz herri ibiltzen dira gomitatuak izan diren festetan parte hartzeko. Hala nola Bizkaian,
Kontrolatze eta kanporatze neurrier ihes egiteko, XVI. mendetik aitzina talde txikiagoak baserri eskualdetan sartzen dira eta, emeki emeki, bertako usaiak, hizkuntza eta izenak bereganatzen dituzte.
Usaiako lanetan segitzen dute (zaregile, estainu obrazale, mando moztuzale, abere erakusle, kontrabandista edo tratulant) eta lekuko lanbide tradizionaletan sartuko dira : peoi, eguneko langile, mariñel edo zapatalari). Lehen etxezaletzen markak badira XVII. mendean ; baina posible da lehenagorik ere izatea. Buhame taldeak sartzen dira borda hutsetan eta etxe zahar utzietan. Lur puska bat eros eta etxeto zerbait eraikitzen dute eta hor saldo handi bat bizi da Artzain edo laborari bilakatzen dira batzu, bizi molde « normal » bat bereganatuz, hots eskualdeko beste jendeen berdintsua. Ziburun eta Donibane Lohitzunen, XVIII. mendean, berrogeita hamar tzigano familia bizi dira eta « Kaskarot » izenaz deituak dira. Itsasotik ateratakotik bizi dira. Urrunera arrantzara (balena, bakalau) joateko ekipak osatzen dira Baionan eta Donibane Lohitzunen eta tzigano gizonak hor sartzen dira beste Euskaldunak bezala. Emazteak aldiz arrain saltzen ari dira. Lehen Errepublikan, 1792tik 1804ala, « Chasseurs basques » batailoietan Buhameak badira eta Marinan berriz beste hainbeste...
Kanporatzeak hasten dira XVI. mendean eta hona adibide zonbait :
Castellane izeneko prefetak antolatu zuen eta 1802ko abenduaren 6tik 7alako gauan izan zen.
« Ikusirik prefeturako bulegoetan emanak izen diren kexuak, Estatuko administrazioeri eta Prefetari zuzenduak direnak eta Baiona eta Mauleko barrutietako Buhame izenarekin ezagutuak diren arloteen gain ezarten diren edozein desorden, ebasketa eta hilketak, erabakitzen du : Baiona eta Mauleko barrutietan aurkituak izanen diren Buhame izeneko jendeak, beraien emazte et haurrak, atxilotuak izanen dira hilabeteko 15an eta ondoko egunetan ; eta eramanak izanen dira, lehen barrutikoak Baionarat eta bigarrenekoak Donibane Garazirat ; han atxilotuak egonen dira gobernuak beste erabakirik hartu arte. » Denetara 475 persona atxilotuak izan ziren : 125 gizon, 155 emazte eta hamabi urtez peko 195 haur. ![]()
Ikus : Arrestaturik izan diren pertsonaren lista.(-Frantsesez.)
Atxilotu jendeen zerrenda : 2,1 idatzia Atxilotu jendeak Louisianarat eramanak izan behar ziren. Azkenean hamabi eta hamasei urteen arteko gazteak itsasontzigintzarat igorriak izan ziren, batzu tallerretan aprendiz izateko eta besteak ontzietan mutil izateko ; hamasei eta hogeitabost urteen artekoak armadan ezarri zituzten. Lan egiteko gai ziren gizon ezkonduak Aude eta Hautes-Alpes eskualdeko langunetarat eramanak izan ziren. Hamabi urtez peko haurrak, emazteak, elbarrituak eta zaharrak sartu zituzten Frantzia barneko 27 eskale biltegietan (presondegi bezalako etxeak). Gero pixkanak libratuak izan ziren baina hanitxek bizia hor galdu zuten.
XIX. mendean Euskal Herriko Buhameen bizi moldea Europako beste eskualdetako Buhameen berdintsua zen.
Mando mozle edo zaregile ofizioetan ari ziren eta emazteak eske egiten. Herri desberdinetan bizi ziren taldeek harreman estuak zituzten, Baxe Nabarran, Nabarra garaian eta Xiberoan, euskal jendetzarekin nahasketa batzu balin baziren ezkontzen bidez, Buhameen arteko ezkontzak zuen gehiengoa handia. Duela guti arte, Euskara mintzatzen zuten Buhameek bazuetn rromani hizkuntzako hiztegi parte bat. ![]()
XIX. mendeko Buhametaz gehiago jakiteko Nicole Lougarot-en idatzia.(-Frantsesez.)
![]()
Beraien hizkuntzaz gehiago jakiteko
– xehetasunak eta euskal buhamek erabiltzen zuten hiztegiaren euskara/rromani konparaketa taula.(-Frantsesez.)
Eskualdeko jakintsu eta agintari zonbaitek taigabe galdetzen zuten Buhameen kanporatzea, aldiz beste batzuk proposamenak eginen dituzte Buhameen hiritar zintzo bilakarazteko. XXI. mendeko gertakariekin edo jenden erranekin lotura bat izatea ustagabea liteike !
Euskal Herrian, beste eskualdetan bezala, etxezaletu direnek lekuko izenordeak dituzte.
Pixkanaka, jendarte horren parte bat sartu da ingurumenean, hizkuntza ikastez eta zonbait aldiz bertakoekin ezkonduz. Orai zaila da nabaritzea nor den buhame jatorrikoa Gainera Buhameen « naziotasuna » ez da transmititzen. Ohar hau ere entzuten ahal da : « Honen aita (edo ama) Buhamea zen. » Xiberoko azken Buhamek 1960 hamarkadan utzi dute beren bizi molde berezia herriko jendetzean sartzeko. Ordura arte zareak eta txilar erratzak egiten zituzten, amuarrainak eta aingirak biltzen eta saltzen ; emazten lan molde nagusia eskearen egitea zen. Bere bizi molde eta lanbide bereziak bazter utzi ondoan, Buhamea euskaldundu da %100 eta ondoko belaunaldi zonbait burrasoen historiaz ezjakinean ziren. Erran genezake integrazio arrakastatsua izan zela …. non ez den, usaiako erranaldian bezala, « hori » odolean gelditzen !.. Halere Euskal Herriko toki batzutan eta bereziki Baxe Nabarran, buhame bezala ezagutuak diren komunitateak badira. Bertakoak dakite Buhameak direla eta auzoek ere bai. Eta bien arteko harremanak ez dira beti sinple ! |
|