BUHAMEAK - Buhameen historia
Tziganoek, Rrom izenaz ere deiturik, badute izen bat baino gehiago, beraiek edo besteek emanik, garaien edo bidaien arabera.
Euskal herriko Zuberoan Buhameak deitzen dituzte. Beraiek Romano Chavo (pluralean Romané Chavé), Sinto (pluralean Sinti), Manush, Rrom (pluralean Rroma), Kalo (pluralean Kalé) izenez aurkezten dira eta arrotza da Gadjo (pluralean Gadjé). Estatu frantziarrean Tsiganes, Gitans, Bohémiens edo Romanichels erabiltzen da. Europan besterik entzuten da : Egyptiens, Gypsies , Sarrazins , Ethiopiens, Noirs , Maures , Indiens , Griegos . Euskal Herrian erraiten da : Buhame , Erromintxel , Kaskarot , Ijito , Kito , Xito , Gitano , Jitano, Kitano , Motxaile , Bohemio , Vizcaino ou Biscayen . X mendean horien arbasoen parte bat abiatu zen India iparretik. Persian (oraiko Iran) egon ondoren, Peloponesian jarri zen taldea, beraz Grezia hegoaldean den ugarteetan, Morée deitua denean, baita ere Serbian, Valaxian eta beste greziar ugarteetan. Europara heldu aurretik, taldea ia osorik gelditu zen. 1416tik aitzina tzigana talde hanitx bazabilan Europan gaindi.
Bohémiens en marche
Bohémiens 1861
Liberté (affiche du film)
Hastapenean printzeen kortetan gonbidatuak dira, Erregeek aterbetzen dituzte eta kristau munduko poderetsuenek erakusten diete axolbea.
Baina Europako estatuen harrera on horrek berrogeita hamar urtez baizik ez du iraunen. Haien ibiltari bizi moldea susmagarri agertzen da. Lehen errepresio ekintzak egiten dira Suitzan 1471an, Españan 1499an, Alemanian 1500an eta Frantzian 1504an. Non nahi egiten dira kanporatzeko ordenantza orokorrak eta haier lotuak diren mehatxuak (preso ezarte, galeretarat bidaltze, belarri mozte, azotatze, urkatze, lepo mozte) eta horregatik europear herrietan egoiten dira Tziganak. Errepresioari ihesean, taldeak probintzia edo estatu batetik bestera ibiltzen dira . Eta gehienetan muga aldeko eskualdetan egoiten dira haboroenik, bereziki gordeleku naturalak, adibidez oihanak edo mendiak dituztenetan, hala nola Euskal Herrian. Beharrik errepresioa ez da beti onartua eta jende poderetsu batzuek, legegizon edo fedegizon, idatzi ofizialak ez dituzte aplikatzen. XVIII. mendean, estatu batek bakarrik zituen Tziganak kanporatu, hilkor sarekada batzuen bidez, hau da Herbeheretako Probintzia Bateratuak. 1749an, Españan, sarekada zabal batek harrapatzen ditu 10 000 Tzigana. Hamalau urteren buruan askatzeko manua emaiten da, baina horien ontasun guziak hartuak izanik, iraungutiko egoitzetan sartuko dira gehienak (Sevillako edo Granadako « cuevas »-etan). XX. mendean beste gertakari dramatiko bat izan da tzigana populuarendako. « Samudaripen » izena emaiten diote rromani hizkuntzan eta hilketa kolektiboa erran nahi du. Hori da bigarren gerra garaian eraman den tziganen genozidioa ; konzentrazio gunetarat deportatzea hango mediku esperientzetan baliaturik izateko akuri gisa, aleman armadaren masakreak, gettoetan zerratzeak, Frantzian presondegiratzeak gero konzentrazio gunetarat igorteko... Europarat heldu orduko populu horren artistiko gaitasunak estimatuak izan dira, bereziki dantzan eta musikan. Ekialdeko eta Erdiko Europan bere musikak arrakasta handia lortu du eta gizarteko maila guzietan. Mendebaleko Europako idatzi zaharrenetan emazte dantzarien fama aipaturik da. Gaur egun oraino Tziganek fama hori atxikitzen dute.
Europan bizi diren Tziganen kopurua hamabi miliunetara estimatzen da : horietarik % 96 etxezale edo sedentario bihurtu da.
Taldeak nabaritzen dira :
Errumanian eta Bulgarian kokatzen da Tziganen kopuru handiena. Eta espulzio ekintzak beti martxan dira ! |
|